Arma Christi

Kristo lau aingeruen artean Vir dolorum, Maestro E.S.-ren irarlana, 1460 inguru
Nekaldiaren tresnak. Ezkerretik eskuinera: Dimas lapurraren gurutzea, eskailera, kanaberaren gaineko belakia, mailua, aingeruak, Kristoren gurutzea, oilarra, izarra, kurrikak, eskailera, lantza, Gestas lapur gaiztoaren gurutzea, eta lurretik hazten diren bi isipu-belar (Collonges-la-Rougeko San Petri eliza)
Nekaldiaren tresnak (seg.). Ezkerretik eskuinera: kaliza, zuzia, linterna, ezpata, zartailua, zigortze-zutabea, Veronikaren beloa, zilarrezko 30 pieza, dadoak, kanabera-zetroa, Kristo jo zuen eskua, zuzia, behazun-pitxerra eta ozpina

Arma Christi edo Nekaldiaren tresnak dira Erdi Aroko sinbolismo katolikoan Kristoren Nekaldiari lotutako objektuak, zeinak adierazten baitute Jesukristok Satanen aurka konkistaturiko meritu sorta arma heraldikoen forman. Bada talde bat, gehienez 20 elementu inguru, arte kristauan maiz erabiltzen dena, batez ere Behe ​​Erdi Aroan. Gehienetan, gurutze bat edo Vir dolorum motako Kristo irudi bat inguratzen dute, konposizioaren inguruan ondo kokatuta eta aingeruek ongi eusten dutena.

Zentzu espirituala da Kristoren Nekaldiaren gertaera gogoangarriak gogoan izatea, barneratu ahal izateko eta Kristok Lurrrean pairatutako oinazean hausnartzea, horrela, irudikatutako objektu bakoitzari begiratuz, batetik bestera igarotzen da Ebanjelioetan adierazitako gertaeren ordena naturalean.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne